neskamutilaneska50.000 lagun g o s e-ren kontzertuan Amed-en (Kurdistan-Turkia).

Izugarria izan zen g o s e-k Amerd-en (Diyarbakir) eskeini zuen kontzertua. Taldearen blog-ean, esperientzia berezi horretako bizipenak.

Merabah!!!

 

 

 

 

 

 

mutilaneskamutila GOSE DIYARBAKIR-go 9. Artearen eta Kulturaren jaialdian (Kurdistan - Turkia).

Arrasateko  g o s e  taldeak DIYARBAKIR-go (Kurdistan - Turkia) 9. Artearen eta Kulturaren jaialdian hartuko du parte, datorren maiatzaren 30ean.
g o s e  taldeak jaso zuen gonbidapena Diyarbakir Kültür sanat Festivali-aren antolatzaileen eskutik. Diyarbakir-en (gehiengo kurdua duen lurralde turkoko hiri garrantzitsuena) ospatzen den jaialdi esanguratsu honek Kurdistango zonalde desberdinetako (Turkia, Iran, Siria…) ordezkariak biltzen ditu urtero. Iazko edizioan, esaterako, 100.000 lagun baino gehiago batu ziren bertan.
g o s e izango da eszenatoki gainera igoko den talde ez-kurdu bakarra.
Jaialdi honetatik bueltan, g o s e   taldeak bere hirugarren lana osatuko duten kanta berriak grabatzeari ekingo dio buru-belarri, datorren urriaren erdialdera izango ditugularik entzungai abestiok.

 

On Egin !!!

 

 

 

neskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutila

 

gosetakap

 

mutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneskamutilaneska

 

 

 

BERRI ZAHARRAK